2012-06-05

AZKEN TXANPA

         Bihar azkeneko azterketa. Urte luze baten ondoren heltzen da azken txanpa. Ez da erraza izan lana eta ikasketak aurrera eramatea eta egia da blogean idazteko denbora askotxu be ez dodala izan. Benetan tresna interesgarria da denbora eman ezkero. Lagunen blogak ikustean sekulako lanak, bideoak eta informazio  interesgarria sartu dutena. Espero dut nahiz eta ikasgaia amaitu informazioa interesgarri guzti hori sartzen jarraituko dutela. Zorionak guztioi zuen lanagatik.Suerte danori azken emaitzetan.

2012-05-17

DENAK GARA EZBERDINAK


         Beharrezkoa da aniztasunarekiko eta ezgaitasunarekiko gizartean dagoen kontzientzia faltsua aldatzea. Integrazioa aipatu bai, baina ez dugu kontzeptu horren aberastasuna barnerazten eta ez dugu horren arabera jarduten.


PIKTOGRAMAK

Beste komunikazio metodoak (ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzi tradizionala ez dena) erabiltzeko orrialdea da. Errekurtso ezberdinak eskaintzen dituzte; piktogramak, ipuinak,... Benetan orrialde interesgarria. Kontzientziatu behar gara komunikazio sistema alternatiboak duten garrantziaz. Oso erraza da hitzegin ahal izatea, baina zer gertatzen da ezin duenarekin? Berebiziko garrantzioa dute sistema alternatiboek. http://disfasiaenzaragoza.com/pictogramas/pictogramas.html

LAGUNTZAILE APARTAK

   Blog honetan ezin dira falta HPB-ak dituzten umeen klasekideak. Benetan lan polita egiten dutena, miresgarria.

    Irakasleak, hezkuntza laguntzaileak, ... gure lana egiten dugu, eta gustora gainera, baina eurek bihotzez egiten dute. Egunero lanean ikusten dut, nire laguntzaileak dira, laguntzaile apartak gainera. Aurpegietan duten distira eta laguntzeko premia ikaragarria da., eta neure partez esker-onak eman nahi dizkiet. Ez daitezela inoiz aldatu eta gaztetako inuzentzia hori ez dezatela inoiz galdu.

2012-05-06

GIZARTEA PREST AL DAGO?

Hezkuntz premia bereziak dituzten pertsonak dira gizarte honetara doitu edo egokitu behar direnak?Edo, gizartea prest egon behar da, hezkuntz premia bereziak dituzten pertsonak jasotzeko?

       Aipatu beharrekoa da, gaur egun hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak jasotzen duten diskriminazioa. Askotan, errekurtso faltagatik dela justifikatzen dugu, baina egia da gutxik egiten dutela esfortzua. Askok, beste batzuk integrazio hau beste batzuen lana dela pentsatzen dute eta hauen integrazioa eskolan, kalean eta edozein lekutan guztion ardura da.
Gizartea prest egon beharko litzateke "berdintasuna" deitzen diogun horri daukan esanahia emateko. Denok gara berdinak eta hala jokatu behar dugu. Jarri dezagun guztion partetik bizitza errazagoa egin diezaiegun..

ETORKIZUNEKO IRAKASLEAK

        Etorkizunean irakasle bezala arituko gara eta oso garrantzitsua iruditzen zait arazo ezberdinei aurre nola egin jakitea, askotan ez baitakigu nola jokatu zenbait kasuren aurrean.Asko dira haurrek ikasketa prozesuan aurki ditzaketen zailtasunak eta gure zeregina irakasle bezala garapena oztopatzen duten muga horiek gainditzen laguntzea izango da, motibazioa funtsezkoa izanik.Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere premiak izango ditu. Haurrak ezagutu, behatu eta giro egokia sortuz, ikasketa errazten saiatuko gara. Beti ere, segurtasuna eta maitasuna eskainiz.Beraz, bitakora honetan, haurrek izan ditzaketen beharrizan ezberdinetara egokitzeko informazio lagungarria jartzeko asmoa daukat.Gogoratu irakasleak haur guztiei laguntzeko gaudela eta behar ezberdinetara egokitu behar garela; beraz, JARRAI DEZAGUN GURE PRESTAKUNTZA NAHIZ ETA IKASKETAK BUKATU.

2012-05-02

BEGITARA BEGIRA


       Hemen nator berriro bueltan, oraingo hontan esanguratsua den abesti bategaz. Begitara begira ta nortasuna agerian utzi, izan zaitez lagun ta begietara begiratuz aurrera jo.

2012-04-06

AUTISMOAREN KASU PRAKTIKOA

         Autismoa duen ume baten kasua azaldu dut Power Point honetan. Ondoren, saio batzuk aurkeztu ditut helburu nagusi baten inguruan; kolore urdina eta gorria ezberdintzea.

JARDUNBIDE EGOKIEN GIDALIBURUA

        Ondo irakurtzen irakasteak garrantzi handia du irakurle onak sortu eta eskola-porrotari aurrea hartzeko. Dokumentuak bi ikuspegitatik aztertzen du irakurketaren ikaskuntza: idatzizko kodea ikastearen ikuspegitik eta idatzizko hizkuntzaren bidez komunikatzearen ikuspegitik. Irakurtzeko eta idazteko prozesuaren oinarriak finkatzen ditu, eta deskribatzen du zer fasek osatzen duten prozesu horren hasiera eta zer prozesu bete behar diren irakurmenaz jabetzeko.

BIKOTE JOLASA



Haur hezkuntzako umeak bikote jolasarekin. Kasu honetan garraiobideak gaiarekin lotutako bikoteak egin behar zituzten. Piskatxo bat zoratzen ziren txandak errespetazteko, baina gustora aritu ziren.

URAREN KUTSATZAILEAK

          Mindomo programaren bitartez, Uraren kutsatzaile organiko, ez-organiko eta bereziak eskematizatu ditut. Denon eskuetan dago natura zaintzea.

2012-04-05

MARI ERRAUZKIN, movie maker

          Hona hemen Movie Maker programaren bidez egindako ipuin bat Vimeotik jeitsita. Herramenta interesgarria benetan Movie Maker-arena.

ESKULANAK

Gauza ugari egin daitezke birziklatutako materialekin, adibidez; arraultzen kutxekin.

ASTE SANTUKO OPORRAK

Bazen garaia, aste santuko oporrak heldu dira. Lana eta ikasketak egun batzuetan alde batera utzi eta deskantsatzera, merezi dugu eta. Ondo pasa!!!!!

EKOSISTEMA DIGITALA

Parekotasun bat ezarriz ekosistema digitala ekosistema naturalaren antzekoa da. Ekosistema natural bat da, ekologikoa.
Ekosistema digitala, hainbat herraminta martxan jartzen ditu (gmail, grupos, google+-eko sare sozialak, youtube ,….). Euren herramintak soltean ere erabiltzen dituzu, gmail; korreorako erabiltzen duzu ,… Baina sistema denez elkarlotuta daudenez, guztien artean lan egiteko aukera ematen du, sistema berdinean elkarren artean erlazionatzen. Taldean batuta, ez da “tresna” multzo bat bakarrik: Tresna hauek lan egiteko eskaintzen duten metodologia berria, lan egiteko beste mundu bat eskaintzen dute guztiek batera.
Softwareko herraminta digital guztiak elkar eragiten dute ekosistema digital bat sortuz, google-ko ekosistema hain zuzen ere. Adibide moduan, googleko kontu bat izanda, zerbitzu guztiak eskura dauzkazu eta ekosisteman parte hartu ahal duzu: gmail kontu batekin youtubeko kontua, … eskura daukazu. Baina horretarako gmail kontu bat izan behar duzu,bestela ekosistematik kanpo zaude.
                                                
                                                EKOSISTEMAKO OSAGAIAK

  

2012-04-03

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

       Autismoaren nazioarteko egun honetan, gogoeta bat egin behar dugu. Denok ditugu gure helmugak eta ilusioak, eta desberdintasun sozialek edo zirkunstantzia pertsonalek ez lituzke horiek eragotzi behar. Hau guztien konpromisoa izan behar da: Guztion elkartasunari esker denok zoriontsu bizitzea eta eragozpenik ez izatea. Herri solidarioa sortzea!

ÁNGEL RIVIÈRE: ZER ESKATUKO LIGUKE AUTISMOA DAUKAN PERTSONA BATEK?

2012-04-01

EUSKARA ALA EZ GARA

        Herri euskaldunetan euskara bakarrik dakitenak asko dira, gehienbat haurren artean. Gaztelera inoiz entzun ez duten haurrak. Imagina ezazue arazoak dituen haur batek mediku espezializatu batengana joan behar duenean eta mediku horrek euskara ez dakienean jasaten duen egonezina. Hau izan da ezagutu dudan azken kasua,  autismoa daukan ume batekin. Beraz, zerbitzu egokiak eman behar dira bakoitzari egokitutako ezaugarriekin denon bizitzak errazteko.



Autismoa.Joanes 4 urte.

         Joanes 4 urteko ume bat da eta autismoa dauka.Hona hemen Joanesekin egiten duten saio bat.Bieoan ikusten den moduan Joanesentzat beharrezkoa da argi eta garbi eta lasai hitzegitea eta argazkien garrantzia, uneoro zer egingo duen jakiteko eta ulertzeko.
AUTISMO Joanes 4 años (Gautena) from MARI JOSE POZO - Maiaio on Vimeo.

AUTISMOAREN HURBILPEN TEORIKOA

2012-03-04

ONGI ETORRIA

        Ongi etorria ematen dizuet nire bloggera. Bertan hezkuntzaren inguruko materialak, informazioa, web orrialdeak, ... plazaratuko ditut. Espero dut zuen gustukoa izatea eta lagungarria suertatzea.

HPB: MATERIALAK ETA INFORMAZIOA

         Ondoren idatzita uzten dudan web orrialdean, hezkuntza bereziaren inguruan material eta informazio ezberdinak agertzen dira.

http://goazen.wikispaces.com/HEZKUNTZA+BEREZIA

Bertan trasteatzea oso interesgarria da, beraz badakizue, ekin lanari!!!

ZARENA ZARELAKO ... SEGI AURRERA!!!!


         Denok daukagu gure lekua mundu honetan;  ekinez lortu, bilatu ... Denok gara berdinak edo berdintasun horren barnean ezberdinak eta ezberdintasun horiekin elkarrekin bizi gara. Ezberdintasun horiek egiten gaituzte Berezi eta denon eskuetan dago elkarrekin bizitzea eta elkarri errespetatzea.