2012-06-05

AZKEN TXANPA

         Bihar azkeneko azterketa. Urte luze baten ondoren heltzen da azken txanpa. Ez da erraza izan lana eta ikasketak aurrera eramatea eta egia da blogean idazteko denbora askotxu be ez dodala izan. Benetan tresna interesgarria da denbora eman ezkero. Lagunen blogak ikustean sekulako lanak, bideoak eta informazio  interesgarria sartu dutena. Espero dut nahiz eta ikasgaia amaitu informazioa interesgarri guzti hori sartzen jarraituko dutela. Zorionak guztioi zuen lanagatik.Suerte danori azken emaitzetan.

2012-05-17

DENAK GARA EZBERDINAK


         Beharrezkoa da aniztasunarekiko eta ezgaitasunarekiko gizartean dagoen kontzientzia faltsua aldatzea. Integrazioa aipatu bai, baina ez dugu kontzeptu horren aberastasuna barnerazten eta ez dugu horren arabera jarduten.


PIKTOGRAMAK

Beste komunikazio metodoak (ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzi tradizionala ez dena) erabiltzeko orrialdea da. Errekurtso ezberdinak eskaintzen dituzte; piktogramak, ipuinak,... Benetan orrialde interesgarria. Kontzientziatu behar gara komunikazio sistema alternatiboak duten garrantziaz. Oso erraza da hitzegin ahal izatea, baina zer gertatzen da ezin duenarekin? Berebiziko garrantzioa dute sistema alternatiboek. http://disfasiaenzaragoza.com/pictogramas/pictogramas.html

LAGUNTZAILE APARTAK

   Blog honetan ezin dira falta HPB-ak dituzten umeen klasekideak. Benetan lan polita egiten dutena, miresgarria.

    Irakasleak, hezkuntza laguntzaileak, ... gure lana egiten dugu, eta gustora gainera, baina eurek bihotzez egiten dute. Egunero lanean ikusten dut, nire laguntzaileak dira, laguntzaile apartak gainera. Aurpegietan duten distira eta laguntzeko premia ikaragarria da., eta neure partez esker-onak eman nahi dizkiet. Ez daitezela inoiz aldatu eta gaztetako inuzentzia hori ez dezatela inoiz galdu.

2012-05-06

GIZARTEA PREST AL DAGO?

Hezkuntz premia bereziak dituzten pertsonak dira gizarte honetara doitu edo egokitu behar direnak?Edo, gizartea prest egon behar da, hezkuntz premia bereziak dituzten pertsonak jasotzeko?

       Aipatu beharrekoa da, gaur egun hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak jasotzen duten diskriminazioa. Askotan, errekurtso faltagatik dela justifikatzen dugu, baina egia da gutxik egiten dutela esfortzua. Askok, beste batzuk integrazio hau beste batzuen lana dela pentsatzen dute eta hauen integrazioa eskolan, kalean eta edozein lekutan guztion ardura da.
Gizartea prest egon beharko litzateke "berdintasuna" deitzen diogun horri daukan esanahia emateko. Denok gara berdinak eta hala jokatu behar dugu. Jarri dezagun guztion partetik bizitza errazagoa egin diezaiegun..

ETORKIZUNEKO IRAKASLEAK

        Etorkizunean irakasle bezala arituko gara eta oso garrantzitsua iruditzen zait arazo ezberdinei aurre nola egin jakitea, askotan ez baitakigu nola jokatu zenbait kasuren aurrean.Asko dira haurrek ikasketa prozesuan aurki ditzaketen zailtasunak eta gure zeregina irakasle bezala garapena oztopatzen duten muga horiek gainditzen laguntzea izango da, motibazioa funtsezkoa izanik.Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere premiak izango ditu. Haurrak ezagutu, behatu eta giro egokia sortuz, ikasketa errazten saiatuko gara. Beti ere, segurtasuna eta maitasuna eskainiz.Beraz, bitakora honetan, haurrek izan ditzaketen beharrizan ezberdinetara egokitzeko informazio lagungarria jartzeko asmoa daukat.Gogoratu irakasleak haur guztiei laguntzeko gaudela eta behar ezberdinetara egokitu behar garela; beraz, JARRAI DEZAGUN GURE PRESTAKUNTZA NAHIZ ETA IKASKETAK BUKATU.